Skip to main content

Ekindarreko bazkidetza kanpaina martxa onean doa, eta bazkide egin ahal izateko eskaerak egiteko azken astean sartu da; bulegoa, maiatzaren 31ra arte izango da zabalik, ordea. Maiatzaren 9an ireki zen azken 100 bazkideak egiteko helburuz Goiko kale 2 zenbakiko bulegoa eta ordutik hainbat izan dira azken fasean bazkide egitea erabaki dutenak. Hala ere, oraindik bada bazkide egiteko aukera, eta horretarako ostirala arteko epea dute interesdunek.

www.ekindar.eus webguneatik zein bulegora bertaratuta norbere kalkulu pertsonalizatua eska daiteke. Kalkulu pertsonalizatuan elektrizitate kontsumoaren arabera eginbeharreko lehen aportazioa eta bazkide izanda fakturan izango den eragina kalkulatzen da. Hala, informazio guzti hori eskuan, herritarrak bazkide egin edo ez erabakiko du.

Bulegoa, astelehenetik ostiralera goizero izango da irekita 10:00etatik 13:00etara bitartean. Arratsaldez, berriz, astelehen eta asteazkenetan irekiko da 16:00etik 18:30etara.

Close Menu

Argiago eta garbiago azaltzea nahi duzu?

Zatoz egitasmoa aurkezteko ekitaldira:

Abenduak 15, asteazkena – 19:00

Sanagustin kulturgunea