Atzo (uztailak 3) egin genuen Ekindarren 2024ko batzar nagusia, Soreasu antzokian, eta, besteak beste, orain arte egindako ibilbidea errepasatu, eta aurrera begira ditugun aurreikuspenen berri eman genuen. Batzarra hasteko, lehenik…
Gure etxean,
EKINDAR
Ekindar energia sortzeko eta kontsumitzeko modu berri bat da.
Orain posible delako naturarentzat eta gure ekonomiarentzat mesedegarria den teknologia eta egiturak sortzea.
Argindarra oinarrizko beharra delako herritar guztiontzat, eta merkatuko prezioek eta sortzeko moduek familien ekonomian eta ingurumenean duten eragina txikitu daitekeelako.
Merkatu logika horren alternatiba gisa sortu da Ekindar. Energiaren demokratizazioa bultzatuz bestelako gizarte eta energia eredu bat eraikitzeko.
Energia-inbertsio argia
Ekindar Azpeitiarren energia kooperatiba da. Parte hartzen baduzu, 25 urterako argindarra sortzeko besteko instalazio bateko kooperatibista izango zara.
Inbertsio txiki baten truke ohikoa baino energia merkeagoa lortuko duzu. Gainera, diru-laguntza eta kenkari fiskalei esker urte gutxiren buruan amortizatuko duzu ekarpena.
Kooperatibak, fase honetan behintzat, bazkide kopuru mugatua izango du. Izena ematen duten lehen 450 bazkideek osatuko dute kooperatiba.
Etxeko instalazioetan ez da inongo aldaketarik egin behar. Kooperatibak sortuko duen energia sare nagusira joango da eta kontsumitzaile bakoitzak, orain arte bezala, sare nagusitik jasoko du argindarra.
Energia-komunitate garbia
Ekindarrek, alde batetik, 450 bat bazkide kontsumitzaile izango ditu, eta hainbat bazkide laguntzaile: Azpeitiko Udala, herri-eragileak eta Ekiola. Sustatzaileen artean dira Bertan Merkatari elkartea, Artxara kooperatiba, Kulturaz kooperatiba, Usurbilgo Lanbide Eskolaka, Urola BHI Ikastola, Karmelo Etxegarai ikastola, Ikasberri Azpeitiko ikastola eta Iraurgi ikastetxea. Kooperatibista guztien artean hartuko dira erabakiak, baina bazkide kontsumitzaileek edukiko dute gehiengoa.
Fakturazioan eta beste kontu guztietan gardentasuna izango duzu. Zer eta zenbat ordaintzen duzun jakingo duzu beti.
Bideragarritasun energetiko, ekonomiko eta legala ziurtatua dago, Mondragon Taldearen, KREAN ingeniaritzaren eta EEE Euskal Energia Erakundearen bermeekin.
Energia-burujabetza argia eta garbia
Azpeitiarrok behar dugun energia Azpeitian sortuko dugu, Km 0-ko energia, beraz.
Azpeitian sortuko dugun eta azpeitiarrok erabiliko dugun energia berdea izango da, berriztagarria; eguzki- energia fotovoltaikoa, aldaketa klimatikoari aurre egiteko teknologia praktiko eta eraginkorra.
Gainera, Azpeitia ahaldunago egiten lagunduko dugu, bertako ekonomia indartuz eta kanpoko mendekotasunak gutxituz.